XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAPURDIN.

Aste hau pilotako astea dela erran diteke.

Jokatzen da partida mota guzietarik, luzean, lachoan, trinketean, pleka ere ala esku-huts ala chichterarekin, ala palarekin, Jaz Bachabarren eta Chuberon baitziren, aurthen Lapurdin diugu.

Gure pilotariak agertu dire Baionan, Doniane-Lohitzunen, Hendayan, Getarian, Uztaritzen eta Saran.

Galdatzen daukute zertako joan diren hiru egunez Doniane-Lohitzunerat, Hazparneko, Camboko, Sempereko, Urruñako, eta Milafrangako plaza ederrak bazterrerat utzirik.

Galde horri ihardets dezoketenek nahi badaukute hori salatu, gogotik jakin-araziko dautzuegu.

Bainan atsegin dugu ikusteaz zer egiten den, egungo egunean, gure Eskual-herriko joko bereziena geroago eta azkarrago eta ederrago bilaka dadin.

Handizki goresten ditugu hortaz artha duten eskualdun onak.

Agian beren chedetarat helduko dire gure gazteriaren onetan.

UZTARITZEKO SEMENARIO BERRIA.

BANCA (800 arima): 3.660
ARBONA (689 arima): 5.000
LEHUNTZA (502 arima): 800
UHARTE-IRI (414 arima): 1.200
.

MUGERRE.

Erre da Haranburua, Amestoy Soletako jaunaren borda.

Nehor ez zagon etche hortan, ez dakite nola sua lotu ahal izan zakon.

Gaichtakeriaz emana izan othe da?.

Nork daki; jandarmek ikusi behar eta holakorik baditeken.

Nahiz egoiliarrik ez zuen, ez omen zen borda hori hutsa, eta jabeak kalte handia omen du hortarik.

Gaichtakeriaz errea izan bada, agian atzemanen dute hori egin duen gaichtagina.

Gogoeta on zenbeiten beharretan baita, emanen dakote hortako behar dukeen atherbea.

BIDARTE.

Joseph Lacroix Landaburukoa, hogoi-ta-hiru urtheko gizon gaztea, zenbait aste huntan Donianen lanean zabilana, hil da Donianen.

Bere karrarat upatzen zen, eta han chutik paltoaren jaunzten hasi delarik, zaldiak egin ditu zenbeit pausu aintzinat.

Orduan gizon gaztea higitu da, lerratu eta erori lurrerat.

Erortzean arrastaren emateko eskutilak kopetan jo du eta kolpatu hainitz.

Jendeak etorri zaizko berehala altchatzerat, bainan han berean arras laster odol hustu zaiote eta hil deusik erran gabe.

Zer bihotz-mina etchekoentzat: goizean ederki, gaten ikusi eta arratsean hil berria eta biharamunean gorphutz etcherat! Jainko onak eman bezo bere loria.

Manech Goyhetche Apeztegikoa, etchean sartzen bere karrosan, bat-batean zaldia zerbeitek iziturik landaz landa abiatu zaio.

Azkenian arto pean karroa amildu eta bera lurrerat.

Handik nolazpeit altchatu dute; medikuak atcheman dio sahets-hezur bat hautsia, eta bertze bat kraskatua.

Orai haatik ongi doha.

Agian laster arras sendatuko da, adin handian izana gatik ere.

DONIANE.

Zer pleka partida ikusi dugun, igande arratsaldean! Ikus diteken ederrena naski.

Iduritzen zait hori erraten aial dutala.

Alde batetik, Mondragones eta Urrutia Bertzetik, Dongaitz bi anaak eta Arcé.

Partida luzaz dilindan egon ondoan, azkenean biek hirueri irabazi.

Doidoia ba, bainan irabazi hiru kintzez berrogoietarat.

Bortzak ezin hobeki ari izan dire, beren fleita ederrenean ziren; ez ginakike erraiten nola hoitarik bakhotchak egin zezaken egin duen baino joko hobei Mondragones da plekari bat harrigarrizkoa; ez diteke asma ere hoberik.

Holako batekin Léon Dongaitzek ez dezake aitzineko here joko bihurri hura egin, pilota beti urrun baitabilka.

Arcé zen gibelean; ihardoki dio ederki, bainan hain urrundik ez zezaken pilota eder beizik egor.

Eta eder heldu zitzaion pilota hartarik Mondragonesek egiten zuen nahi zuena.

Partida holakoen ikusteko moltsa gogotik idekitzen da.

Gure kuzinarien bekundea, muthurra eta mihia, zenbeit aste hautan! Beren sukaldeko lanentzat gaza eskas edo chuhur dutela, zer-nahi baderasate gazako nausientzat.

Hoien solasen arabera, iduri du bizirik larru letzazketela, zoko batean atzemaitearekin.

Egia erraiteko, bada zertaz zinkurina egin, eta ez dakigu noiz arte iraun behar duten gure gazaren goiti beheitiek.

Ez du bada hortan ikhatzak hutsik, gerlako egunetan bezala.

Oraiko ikhatza ona da eta gaza ona egin dezake.

Beraz huts guzia langiletarik heldu da.

Gutiegi dire edo ez dakite beren lana nola egin.

SEMPERE.

Ganden merkatu egunean bazen jende eta hazienda gure herriko etche aintzinean.

Oren batean ethorri dire Office agricole départemental-ak igorri Jaun batzu prima berezi batzuen emaiterat hazienda garbi eta ederrenari.

Nombre handitan presentatu dituzte behiak gure laborariek eta izan dire primaturik 11 buru.

Huna hiru lehenen jabeen izenak.

Lehena: Camblong Aspeltzea.

Bigarrena: Ibarra Mikeluna.

Hiru garrena: Legassa Arrotegia.

Jaun jujeek erran dute hemengo hazienda hanitz ez direla arraza aski garbikoak eta gauza horri behar litakela kasu egin; mota garbiek ere emaiten dutela haragi eta esne ausarki.

Merkatuko prezioak.

Chahalak: kiloa, 5 libera eta 15 sos.

- Hazienda: kiloa, 4 libera.

- Cherri ttikiak bakotcha, 100 libera.

- Cherri bargoak bakotcha, 300 libera.

- Oiloak parea: 28 libera.

- Oilaskoak parea: 24 libera.

- Lapinak bakotcha: 8 libera.

- Arroltzeak dotzena: 6 libera.

- Burra: kiloa 10 libera.

- Gasna kiloa: 11 libera.

ITSASU.

Gure phestetako berriez nahitua ba ditake nor edo nor.

Huna beraz: phesta ederrak, erran gabe doa, hemen ez baitakigu bertzelakorik egiten.

Partida ederrak baziren; hainitz arrotz bazen ethorririk ikusterat; ikusi ez dituzkenek laket dukete zombeit chehetasun.

Has giten hastetik: igandean eliza-phesta; ederrenetarik; eliza-phestak ez du plazakoaren minik Itsasun.

Aspaldion hemen ikusi ez zena (orai bizi direnetarik nehork naski) herriko hirur seme aldarean.

Hoitarik batek eman du predikua; eskuara garbian mintzatu zauku, laburzki bainan ederki.

Igande aratsaldean Perkainen itzalak egin ahalak egin ditu Urria eta bi Itsasuarri irabazi beharrez, bainan partida batean batzuek edo bertzeek galdu behar eta, egun hortan, Aldudarren aldi izan da.

Astelehen goizean Goyetche bi anayak jokatu dira Pelle eta Urriaren kontra.

Partida ederra; ez othe phestako ederrena?.

Diote kintze batek edo bertzek iraun dutela hamar minuta (espantuarenak eta oro barne).

Pellek ilea gristen hasia du, bainan ez dute oraino errematismek andeatua; mihia ere badabilka, jujeak ez badira mintzo.

Jendea beldurtua zagon naski Pellek eta Urriak irabaziko zutela, halako aantaila baizaukaten, bainan Goyetche zaharrenak bunpako finak emaiten, bigarrena ere plekari ederra; aantailak berdinduche dituzte.

Aratsaldean hiru Saratar hiru Hazpandarren kontra arizan ziren chichteraz (atchiki ttipian), Hazpandarrek irabazi.

Astearte goizean elizan hilen meza.

Gero pilota partida bortz Saratar, hirur Doniandar eta bi Itsasuarren artean.

Pilotari zaharrer ez bide zaiote hambat partida ederra iduritu; lehenago bazabilkaten pilota gorasko plaza buru batetik bertzera eta zombat aldiz, hutsik egin gabe! Doniandarrak hamabi joko-aratuak eta Saratarrak hortzetan zauden; orduan atzarririk egin zuten salto bat zortzi jokotaraino: bainan hartara geroz bortz joko baino bat egitea errechago baitzen, Doniandarrek eta Itsasuarrek sartu hamahirugarrena.

Astearte aratsaldian Pouchant eta Salinas, Arrayet eta Teilaguinaren kontra.

Partida hastetsuan aditu dut norbeit Salinas gatik erraiten ichtantian lehertuko zela; gero ikhusi du haatik Pedro zoin biphil eta zaila den; bertzalde nork ikusi da hura huts bakhar bat egiten?.

Alta izan du pilota gaichtotik ere.

Eta Pouchant?.

Nork errana zaukun zahartzen ari zela?.

Sake fina du oraino, marra ondo hek ere polliki miatzen... eta partida joaiten; zombatez gero?.

Auzoetarik gure partiden ikusterat jin zombeitek ez omen dakite zertako den arno eta limonadarekin dabilan plat hura.

Eta guk, hango edo Camboko partidak ikusi nahi ditugunean...?.

Oro alde izaiteko, Esteinou Hirigoin beherako jaunak egin dio gazteriari diru emaitza bat ederra.

Hola erakusterat eman du jaun horrek zombat atchikia den gazteriari eta herriari.

Ororen izenean, milesker.

Oro ontsa joan dira, bakharrik beti zerbait izaiteko, zombaitek erretira hori berausko.